Irvine Welsh (Edinburgh, 1958ko irailaren 27a- ) ingelesez eta eskozieraz idazten duen Eskoziako eleberrigilea da, ''Trainspotting'' eleberriaren idazlea dena. Gainera, gidoigilea ere bada eta zenbait filmlabur zuzendu ditu. 2021ean, ''Crime'' eleberriaren telebistarako moldaketa bat estreinatu zen Erresuma Batuan 6 ataletako serie gisa Dougray Scott Lennox detektibearekin. Irvine Welsh-en liburu batetik egin den telebistarako lehen moldaketa da.
Wikipediatik informazioa lortu