Bilaketaren emaitzak - Weiss, Pierre
Pierre Weiss
Pierre Weiss (Mulhouse, Rhin Garaia, 1865eko martxoaren 25a - Lyon, 1940ko urriaren 24a) frantziar fisikaria izan zen.Rennes, Lyon eta Estrasburgoko unibertsitateetako irakasle izan zen. Paramagnetismoko eta ferromagnetismoko azterketak egin zituen; oinarrizko momentu magnetikoen (magnetoien) teoria sortu zuen. Espektrografo bat eta elektroiman bat asmatu zituen. Lan aipagarri batzuk: ''Recherches sur l´aimantation de la magnétite cristaline'' (1896), ''Éclairage électrique ''(1899) eta ''Leçons d´electricité appliquée ''(1900). Wikipediatik informazioa lortu