Bilaketaren emaitzak - Steadman, Ralph

Ralph Steadman

Ralph Steadman (Wallasey, Merseyside, ) britainiar marrazkilari eta komikilaria da. 1952an, hegazkinak eraikitzen zituen Havilland enpresan hasi zen ikasle. Gero, publizitate-etxe batean lan egin zuen, eta prentsa-talde batean ondoren. 1958an erakutsi zuen bere lehenengo marrazkia, ''Punch'' aldizkarian. Horren ondotik, ''Private Eye'' aldizkariko lankidea izan zen. 1970eko hamarraldian, Estatu Batuetara joan zen, eta han bi marrazki-sail argitaratu zituen, ''Fear and Loathing in Las Vegas'' eta ''Steadman´s America'', hain zuzen ere. 1974an, Australiara joan zen ''Radio Times Magazine''k eskatuta, cricket partidak jarraitzera. Hala ere, liburuetako irudietan erakutsi zuen Steadmanek hobekien maisutasuna: ''Alizia mirarien munduan'' eta ''Ispiluan barrena'' esperimentazio-lanak izan ziren. Gertaera politikoekin zerikusia zuten pertsonaien karikaturak ere egin zituen. 1978an, foken ehiza salatu zuen, eta, horretarako, emakume bat marraztu zuen odolez zipriztindutako larruzko beroki batekin. Urte horretan bertan, argazki-muntaiak erabili zituen ''Plastic Surgery'' saila osatzeko. 1978an, Sigmund Freuden bizitza kontatu zuen, eta, 1983an, ''Ni, Leonardo da Vinci'' argitaratu zuen. 2011n, prosa eta poesia idazten hasi zen ''Kotori Magazine'' aldizkarian. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3
Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2

    Bumper book of books

    Argitaratua 1986
    Beste egile batzuk: “...Steadman, Ralph...”
    Livre
  3. 3

    Touchez pas au roquefort ! nork Stone, Bernard, 1924-2005

    Argitaratua 1980
    Beste egile batzuk: “...Steadman, Ralph, 1936-...”
    Livre