Bilaketaren emaitzak - Robinson, Ken
Ken Robinson
Ken Robinson, Sir Ken Robinson edo Sir Kenneth Robinson (Liverpool, 1950eko martxoaren 4a - Los Angeles, 2020ko abuztuaren 21a) idazlea, saiakeragile eta hizlari ezaguna da munduan, batez ere hezkuntza alorrean egin izan dituen ekarpenengatik.Hezkuntzaren mundua sormena askoz gehiago landu behar dela izan da bere tesietan ezagunenetako bat. Hainbat gobernu, unibertsitate eta erakundetan aholkularitza lanak, hitzaldiak eta beste ekarpen mota batzuk egin izan ditu. Esaterako ''Arts in Schools Project'' (1985–89) egitasmoa zuzendu zuen. University of Warwick (1989–2001) unibertsitatean ibili zen irakasle, eta bertan irakasle emeritu legez daukate.
2003. urtean Ingalaterrako erreginak ''Sir'' izendatu zuen hezkuntza eta batez ere artearen hezkuntzan egindako lana saritzeko.
Liverpooleko familia langile bateko semea. Bere aita tetraplegiak jota geratu zen lan istripu baten ondorioz. Kenneth Robinson lau urte zituelarik poliomielitis gaixotasuna sufritu zuen. Denbora batean, arazo fisiko edota psikologikoak zituzten ume "atzeratuentzako" eskola berezi batera joan zen. Wikipediatik informazioa lortu