Bilaketaren emaitzak - Comédie-Française

Comédie-Française

thumb|alt=|Comédie-Française, XVII. mendearen bukaeran thumb|alt=|Barrualdea, XVIII. mendearen bukaeran ''Comédie-Française'' () edo ''Théâtre-Français'' () Frantziako komedia-antzezleek sorturiko konpainia da, Molièreren taldeak, ''Théatre du Marais''ek eta Borgoinako konpainiak bat egin ondoren (1680). ''Comédie-Française'' delakoak berebiziko garrantzia izan du Frantziako antzerkiaren historian.

Konpainia horren antzokia Parisko Errege Jauregia eraikuntzaren ondoan dago, gaur egun. Estatuak diruz laguntzen dio, eta frantses antzerki-lan klasikoak aurkezteaz gainera, gaur egungo egileen lanak ere ezagutarazten ditu. ''Comédie-Française'' taldea hogeita hamarren bat kidek osatzen dute; horiek taldearen administrazioan eta kudeaketan dihardute. Bestalde, administratzaile bat izendatzen da sei urtez behin, eta berak hautatzen ditu egitarauak eta zuzendariak. ''Comédie-Française''n ospetsu egin diren antzerkigileen artean aipagarriak dira: Baron, Talma, Mlle Mars, Rachel, Sarah Bernhardt, Cécile Sorel, Madeleine Renaud, Louis Seigner, Jacques Charon, Denise Gence. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4
Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3

    Le Petit Shakespeare

    Argitaratua 1974
    “...Comédie-Française...”
    Livre
  4. 4